Nafarroako Parlamentura eraman du aldarri historikoa, haurrek ez baitute "jolaserako espazio librerik" ezta hezkuntza fisikoa egiteko ere. 400 bat ikasle ditu eskolak.
Aspaldiko aldarria da: estalitako jolastokia behar dute Alde Zaharreko San Frantzisko eskolan. Euria egiten duenean, eskola barruan egon behar dute ikasleek eta ia 400 dira. Horregatik, parlamenturaino eraman du kexa eskolako zuzendaritzak: "Jolaserako espazio librerik" ezta hezkuntza fisikoa egiteko espaziorik ere ez dutela salatu dute. Iruñerrian, 22'37 metro koadro dauzka ikasle bakoitzak jolaserako, batez beste; San Frantziskon, 2'88.
Konpromiso irmoen zain
Nekane Lasa zuzendaritza taldeko ordezkariak "konpromisoa" eskatu dio, hori dela medio, Nafarroako Gobernuari eta "bi fasetan garatu daitekeen proiektua" galdegin. Hala, orain gune bat izanen lukete eta beste bat aurrerago. Halaber, eskola "ilusionatuta" dagoela esan du, beharra badela. Alderdi guztiek estalitako jolastokiaren alde egin eta babesa azaldu diote. 2018ko aurrekontuan diru esleipena egotea eskatu dute askok eta askok.
2015eko martxoaren 3an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak estalitako jolastokia egiteko eskaria, gobernuak eta Iruñeko Udalak elkarlanean eraiki dezaten, baina, nolanahi ere, proeiktua ez dago martxan.
Ikasleak, mobilizatuta
Orain arte hainbat mobilizazio egin dituzte San Frantzisko eskolan, esaterako, aurtengo ekainean, guardasolak hartuta jende-katea egin zuten ikasle eta gurasoek Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxetik udaletxeko plazaraino.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.
Ikasgaia ba ote dakizun frogatzeko eta horren arabera nota jartzeko hiruhileko amaierako azterketarik ez dago Laskorain ikastolan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloan. Baina orduan, nola ebaluatzen dituzte ikasleak? Nondik ateratzen da azken kalifikazioa?... [+]
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]