argia.eus
INPRIMATU
Esquerra irabazle
  • Ezkerrak egin du gora Erkideagoan eta ezkerrak egin du gora Nafarroan. Espainiako Estatuan ere ezkerrak gora egin du (IU). Eta Katalunian berriz, Esquerrak irabazi du. Kataluniak Esquerrari eskerrak Europako bidean Estatu izateko bidean beste urrats bat gehiago eman du.

Ainhoa LarraƱaga 2014ko maiatzaren 26a

Kataluniako herriaren nahiaren beste erakustaldi bat, ikusi nahi duenarentzat. Azaroaren 9an egingo duten kontsultarako erakustaldia izan daiteke, baina egun horretarako mobilizazio handiagoa beharko du. Mobilizazio hori Kataluniatik bertatik ez ezik, Europatik ere jaso beharko dute. Kataluniako boto emaileak horren jakitun direla erakutsi dute, %8a gehiago bozka ematera hurbilduz.

Espainian, bloke konstituzionalistak egurra jaso du, neurri batean zatiketari esker (Podemos eta UPD gogor sartu dira eszenatokian) eta honek, guri ere nahi badugu ahal dugula erakusten digu. Hau da, gure esku dagoela. Hortik ere zer ikasia: zatiketak kalte egiten digu. Katalunia horretan ere bide eta adibide.

Nafarroan eta EAEn abertzaleok izandako emaitzak, ibilbidea erakutsi digute. Katalanek garbi esan dute, Estatu propioa nahi dute. Guk erabakitzeko eskubideaz lortu edo ez (hartu edo ez), beste erabaki batzuk hartu behar ditugu: EAJk Europan “Nazio gehiago…” defendatuko duela dio. EH Bildutik aldiz, Estatu propioa aldarrikatuko omen du Europako parlamentuan. Beste behin ere zatiketaren kalteak ikusi ditugu, oraingoan inoren lepotik. Ea ba, behingoz, ados jartzen garen. Euskaldunoi ere erabakiren bat hartzeko ordua iritsi zaigu.