Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra izan da irteten azkena.
2013ko apirilean Ezkerrarekin batera Donostian atxilotu zituzten Oier Lorente, Mikel Arretxe, Ekaitz Ibero, Egoi Alberdi eta Aitor Olaizola. Gazte haien askatasuna defenditzeko ehunka gaztek antolatutako herri harresiak irudi gogoangarriak utzi zituen, gero beste zenbait herritan (Ondarroa, Azpeitia, Iruñea, Gasteiz...) errepikatuko zirenak. Aipatu sei gazteez gain, Imanol Vicente eta Nahikari Otaegi ere epai berean zigortu zituzten.
Euskal preso politikoen askatasunaren aldeko oihu eta aldarrikapen artean egin zioten ongi etorria senide eta lagunek Ekaitz Ezkerrari, Burgosko espetxe atarian lehenbizi eta Astigarragan geroago.
2013ko apirilaren 30ean, Donostiako Herri Harresia barrutik, azken 20 minutuak: