argia.eus
INPRIMATU
Espetxetik atera dira Iñaki Abad eta Aratz Urrizola Altsasuko gazteak
  • Hirugarren gradua eskuratuta, kartzelatik ateratzeko aukera baliatu dute, asteburua aske igarotzeko.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 20a
Irudia: @Altsasugurasoak

Altsasuko gazteetatik zigor txikiena dutenak dira Iñaki Abad eta Aratz Urrizola. Abadek lau urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra du; Urrizolak, berriz, hiru urte eta sei hilabetekoa. Ostiral goizean, 11:30ak aldera atera dira Zaballako espetxetik, asteazkenean jasotako hirugarren gradua baliatuz. Senideek eta lagunek egin diete harrera espetxe irteeran, baina jakinarazi dute ez dietela ongi etorririk prestatu espetxe atarian, ezta Altsasun ere. Astelehenean berriz itzuli beharko dira Zaballara zigorra betetzera.

Gainontzeko bost gazteek, berriz, kartzelan jarraituko dute. Altsasuko Gurasoak plataformatik sare sozial bidez adierazi dute “ez dela aldatzen oraindik gazteek jasaten duten injustizia egoera”.