Espainiako Auzitegi Naziolanak Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño gazte bilbotarrak hiru urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu. Epaia inkomunikazio aldian Ertzaintzari egindako deklarazioetan oinarritzen da. Lau egunez inkomunikatuta izan zituzten, eta denbora horretan torturak jasan zituztela azaldu dute.
Duela hilabete batzuk Auzitegi Nazionalean “torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta” hiru urteko kartzela zigorrera kondenatuak izan dira, 2001ean kale istilu batzuetan parte hartzea leporatuta.
Gazteek sententzia onartzen ez dutela esan dute eta desobedientziarako hautua egin dute, asteazkenean Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Ertzaintzak 2003ko ekainean atxilotu zituen Fernandez eta Cardaño gazteak beste lau gazterekin batera. Hasierako momentutik poliziaren mehatxuak etengabeak izan zirela salatu dute..: “kolpeak, itotzeak, eraso sexualak, irainak, oihuak, argia emanda eta musika topera eguneko 24 orduetan … imagina ezina da ertzaintzaren eskuetan lau egunez pairatu genuena”.
Sei gazte hauetatik hiruk –horien artean Fernandez– zortzi urte eman zituzten kartzelan. Zigorra bete ostean, Cardaño eta Fernandezen aurkako “jazarpenak” jarraitu zuela esan dute.
Bi gazteei Espainiako Auzitegi Nazionaletik iritsi berri zaizkie espetxeratze agindua eta edozein momentutan atxilotuak izan daitezkeela jakitera eman dute.