argia.eus
INPRIMATU
Espetxeratu egin dute Donostian emakume bati labanaz eraso egin zion gizona
  • Gizonak eraso egin zion emakumezko bikotekideari asteartean. Epailearen aurretik pasa ostean, kartzela zigorra jarri diote.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 26a

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, epailearen aginduz, Martuteneko kartzelan espetxeratu dute asteartean emakume bati labanaz eraso egin zion gizonezkoa.

Erasoa astearte goizaldean jazo zen, Donostiako Gros auzoko pentsio batean. 52 urteko gizonak bere bikotekideari eraso egin zion, labanarekin larriki zaurituz.