argia.eus
INPRIMATU
Espetxera bidali dituzte astelehenean atxilotutako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bi militanteak
  • Ertzaintzak atxilotu zituen Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia), eta kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Gedar @GedarLangileKZ 2020ko azaroaren 18a
Atxilotuak askatzeko eskatuz eta gose greban den IƱaki Bilbao presoarekin elkartasunez aste honetan Bilbon egindako manifestazioa (argazkia: Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua).

Espainiako Auzitegi Nazionaleko José de la Mata epaileak espetxera bidali ditu joan den astelehenean atxilotutako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko (AAEAM) bi kideak. Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia) egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituen ondoren. Haien etxebizitzak ere miatu zituen Ertzaintzak.

Berri agentziek jakinarazi dutenez, hainbat delitu leporatu dizkiete AAEAMko bi kideei: kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea".