argia.eus
INPRIMATU
Espetxealdi eta kanporaketa eskaerak Huerta de Peraltako langile batentzat
  • Bi urte eta erdiko kartzela zigorra eta Espainiar Estatutik bost urtez kanporatzeko eskaera egin du fiskaltzak, Huerta de Peraltako greban murgilduta ibili zen langile baten aurka.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko ekainaren 04a
Jagoba Manterola (Foku)

Espetxealdi eta kanporatze eskaera honez gain, LAB sindikatuak 30 isun baina gehiago jaso dituela salatu du, 5.000 euro baino gehiago denera; sindikatuko kide bat uztailaren 2an epaituko dutela ere salatu dute, 2.800 euroko isun eskaerarekin.

Abenduaren 26an ekin zioten Huerta de Peralta enpresako langileek greba mugagabeari, beste gauza batzuen artean LAB sindikatuarekin lotura zuten lau langile kaleratu zituztelako. 28 egunetan zehar izan ziren greban, akordio bat sinatu arte. Akordio horrekin enpresak langileei zor zien 440.000 euroen %70a ordaintzea lortu zuten, baita kaleratutako lau langiletik bi onartzea ere.

“Jazarpen sindikal” hau salatzeko Iruñeako Gaztelu plazan asanblada irekia egin zuen sindikatuak astelehenean. Bertan La Sangiovesa eta Huerta de Peraltako borrokagatik pairatzen ari diren jazarpena salatu zuten, sindikatuko bi kideri prozedura judizialak ireki baitizkiete.