"Emakumeak, bollerak, trans-ak eta espetxea" jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Bullerak talde feministak. Ostegunean hasi eta larunbatera arte, zenbait preso ohi eta herri mugimendutako kideren testigantzen bitartez aztertuko dute kartzelaren egoera.
"Espetxea Heteropatriarkatuaren munstroa den heinean, zein mekanismo dauzka hegemonikoak ez diren subjektuen kontra?" Galdera horri erantzuna ematen saiatuko dira Iruñeko Bullerak kolektiboko kideak antolatutako jardunaldietan. Ostegunean hasita, hiru egunez luzatuko dira jardunaldiak Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kaleko Txoko Feministan.
Hizlarien artean ondorengo lagunak daude: Roxika Iriarte eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko preso politiko ohiak, Nafarroako Salhaketako kide Paz Frances Lekunberri, Zuriñe Rodriguez "Borroka armatua eta kartzela" liburuaren egilea, presoen bizibaldintzak hobetzeko lanean ari den Mexikoko La Lleca kolektiboko Romina Cabrera eta Mari Luz Esteban idazlea.
HIzlarien arabera hizkuntza aldatuko da, baina, dena dela, "itzulpena autogestionatuko dutela" adierazi dute.
Hauxe da jardunaldien egitaraua: