Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.
Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Hori dela eta, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da. Martxoaren 2an, Ministerio Fiskalaren helegitea dela eta, Inziartek hirugarren gradua etenda ikusi zuen, eta espetxera bueltatu behar izan zuen. Oraingoan, berretsi egin du erabaki hori.
2011an epaitu zuten preso errenteriarra, guztira hamalau urte daramatza preso eta 68 urte ditu. Sarek salatu du, inongo irizpide juridiko eta justurik ez duen erabaki bat dela.