Arabarrak eta aldi berean euskararen alde egiten duten gazteak badirela aldarrikatzeko asmoz, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa izango da datorren urtarrilaren 28an Oihaneder Euskararen Etxean.
Ongi pasatzeko, edota euren esperientziak besteekin trukatzeko helburuarekin euskararen aldeko ekintzak antolatzen dituztenen bilgunea prestatu dute Topagunetik, Arabarra, gaztea eta euskaltzalea! Bai eta zer? lelopean.
Lurralde mailan mota honetako elkarretaratzea egiten den lehenengo aldia da, eta horregatik antolakuntzatik "esperimentu" moduan planteatu dute. "Batzuetan gure herrietan egiten diren ekintzek ez dute guri gustatuko litzaigukeen erantzuna izaten. Egun honetako xede nagusia, ordea, gauza guztien gainetik gu gustura egotea da", adierazi du Unai Vianak, antolakuntzako kideak.
Horretarako, Arabako txoko desberdin guztietako lagunak biltzea lortu nahi dute. "Momentuz, Añana eta Trebiñutik jendea erakartzea kostatzen ari zaigu, baina gainontzeko Kuadrilletako ordezkariek dagoeneko baiezkoa eman digute", azaldu du Vianak.
Elkarretaratzea
Hamar terdiak aldera, topaketari hasiera emateko herri bakoitzeko delegatuek euren aurkezpenak egingo dituzte. "Hala ere, ez dugu inor aspertu nahi, beraz, hitzaldiak arinak, atseginak edota dibertigarriak izatea eskatu diegu", argitu du Vianak. "Gainera, ahal den neurrian gauza betegarriak eta baliabide asko behar ez dituzten ideiak ekartzea eskatu diegu, esperientzia bera beste herrietara eraman ahal izateko".
Bertaratutakoen aurkezpenak bukatzerakoan, mintzodromoa edo eztabaidarako mahai-inguruak egingo dituzte, esperientzia bakoitzaren puntu positiboak edota gabeziak zeintzuk diren aztertzeko. Eta amaieran, goizari buruzko balorazioa ere egingo dute.
Eguerdi partean, aldiz, Gaztetxean bazkaria izango da, eta ondoren, 20:00ak arte, kontzertuak egongo dira, Orbanak, Odolkiak eta Tinko taldeen eskutik.
Albiste hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Amurrioko Udalaren aurrekontuak 5 milioi euro gehiago dituen arren, %8ko jaitsiera egon da euskara arlora bideratutako den diru kopuruan, iaz baino 33.945,52 euro gutxiago.
Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]
Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]
Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.
Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]
Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]
Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak hiru proiektu saritu ditu: Bizimundua, Tinta eta grafito artean: musak eta Erroak. Crowdfunding kanpainak martxan egongo dira martxoaren 30era arte.
“Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Anjel Elustondok. Azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan... [+]
Mendialdean euskarararen zabalpena aztertu du Joseba Abaitua linguistikako doktoreak; muga oso garbia aurkitu du, euskararen eta erromantzearen artean.
Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara... [+]