argia.eus
INPRIMATU
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen
Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko urtarrilaren 24a

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako kudeatzailearekin mintzatu dira Arberoa Etxebizitza eta Lurra kolektiboko ordezkariak, eta salmenta horren berehalako etetea galdegin dute; izan ere, salmenta horrek inguruko etxebizitzen prezio emendatzea ekarriko duela ohartarazi dute.

Entzun irratsaioa (3:29)