argia.eus
INPRIMATU
Espekulazioaren aurkako kolektiboa sortu dute Luhuson
  • Atxik Luhuso kolektiboa sortu dute herrian etxebizitzak eraikitzeko proiektu berriari erantzuteko.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 27a
Argazkia: Xirikando.

Astelehenean iragarri dute Atxik Luhuso espekulazioaren kontrako kolektiboaren sorrera, sare sozialetan zabaldu duten agiri baten bidez.

Kolektiboak hurrengoa adierazi du: “Ez dugu onartuko Luhuso 'ohetegi' edo 'bakantza' herri bilaka dadin, ez dugu onartuko bertako gazteek herrian bizitzea ez lortzea, prezio onargarriko etxebizitzen eskasean”.

38 etxebizitza eraikitzeko proiektuak bultzatu ditu taldea sortzera. Eskaintzen diren etxebizitza loteak metro karratuko 250 eta 300 euro artean saltzeko asmoa dago, herrian eraiki zen etxearentzat kostatu zena baina hiru aldiz gehiago.

Proiektuan parte hartu nahi duten herritarrek atxikluhuso@gmail.com helbidera mezu bat bidali dezakete, edo change.org-en bidez kolektiboak egindako eskaera sinatu.