COVID-19aren intzidentzia-tasaren gorakadak ekarritako segurtasun-neurrien ondorioz, Berango Lurraren Defentsan plataformak atzeratu du domeka honetarako, hilaren 31rako, antolatutako Espekulazioaren Aurkako Bulegoa inauguratzeko ekimena. "Data berria jakinaraziko dugu", iragarri dute ekologistek.
Udalerrian martxan dauden hirigintza-proiektuez kezkatuta, Berango Lurraren Defentsan taldeak Espekulazioaren Aurkako Bulegoa izeneko proiektua jarriko du martxan. Urtarrilaren 31n ziren inaugurazioa egitekoak, baina COVID-19aren intzidentzia-tasaren gorakadak ekarritako segurtasun-neurrien ondorioz, data atzeratu dute. "Data berria jakinaraziko dugu", iragarri dute ekologistek.