Indarraren erabilera espazio bitartez egitea bultzatzen ari da Ameriketako Estatu Batuak Yuri Záitsev errusiar Zientzia eta Ingeniaritza Akademiako kideak adierazi duenez. RT komunikabideari azaldutakoaren arabera, etorkizun hurbileko gerren esanahia erabat aldatuko luke “ondorio arriskutsu eta dramatikoak” sortuz. AEBk aurrera pausoak ematen ari dela gaineratu du.
Záitsevek azaldu du kosmosa militarizatzearen planak onartuko lituzkeen betiko arma zein arma nuklearren azterketa “sakona” egiten ari direla. Era berean, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak dioena jakinarazi du: “Segurtasun nazionalerako espazioak eskaintzen duen erabilera mantendu eta hobetzea da helburua". AEB-ren eta bere aliatuen onurarako soilik balioko duela erantsi du.
Ingeniari errusiarrak adierazi du aurten egindako Nazio Batuen Erakundearen (NBE) bilera batean espazioa militarizatzeari amaiera ematearen aurka azaldu zela AEB. RTk ingeniariaren hitzak azpimarratu ditu169 estatuk espazioaren erabilera helburu “baketsuekin” egitearen alde bozkatu zutela azaldu duenean. AEB eta Israel abstenitu egin zirela ere gaineratu du, "dokumentuari balioa kenduz".