argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak dio “gehiengo isilaren iritzia” babestuko duela
  • Diada egunak orotariko erreakzioak sortu zituen. Espainiako Gobernuak mezu argia helarazi du: "Gehiengo isilaren iritzia defendatuko dugu". Antolatutako ekitaldietan parte hartu zuten ordezkari politiko guztiak, bestalde, bat etorri dira gauza batean: "Kataluniar herriaren borondatea errespetatu behar du Espainiak".

ARGIA @argia 2013ko irailaren 12a
Soraya Sáenz de Santamaria

Soraya Sáenz de Santamaría, Espainiako Gobernuko presidenteordea: "Gehiengo isila etxean geratu da. Haiek ere eskubidea dute Estatuak euren iritzi eta askatasuna defendatzeko. Gobernuak erkidego guztiekin hitz egiten du, baina Espainiako konstituzioaren barruan". (Iturria: Vilaweb.cat)

Cristobal Montoro, Espainiako Ogasun ministroa: "Katalunia eta Espainia gauza bera gara, nortasun berekoak. Nortasun horretatik abiatuta konpondu behar ditugu krisi ekonomikoaren eta langabeziaren arazoak, kataluniarrenak eta espainiar guztienak". (Iturria: Ara.cat)

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi du "kataluniarren gehiengo isilak" ez duela giza katean parte hartu, kalera irten diren herritarrekiko errespetua azaldu duen arren. Dioenez, ez dute 1.600.000 lagunek parte hartu: "Kopurua laukoiztu egin dute". Kataluniarentzat egun garrantzitsua dela esan du, "beraz, baita Espainiarentzat ere". Gobernuak 7,5 milioi kataluniarren alde lan egingo duela agindu du, "elkarrekin batu egiten dugulako, eta zatituta kendu". (Iturria: La Vanguardia)