argia.eus
INPRIMATU
Espainiari eskatutakoa baino 93 milioi gutxiago eman dizkio Nafarroak
  • Nafarroako Gobernuak desadostasunak ditu Espainiako Gobernuarekin urtean ordaindu beharreko kopuruaz eta Madrilek eskatutakoa baino gutxiago ordaindu dio 2016an.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko urtarrilaren 02a
Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politiketako kontseilaria. (Arg.: Parlamentodenavarra.es). Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politiketako kontseilaria. (Arg.: Parlamentodenavarra.es).

Nafarroak bere gain hartu dituen eskumenak medio, foru erkidegoak 520 milioi euro ordaindu dizkio Madrili, berez, Espainiak nahi baino gutxiago, baina, aldi berean, Nafarroako Gobernuaren iritziz, bidezkoa dena baino gehiago.

Urteko laugarren ordainketak 153 milioi eurokoa izan behar bazuen ere, Nafarroak 93 milioi euro gutxiago ordaidu ditu: 60 milioi.

Hori guztia zergatik? Ez dagoelako 2015-2019 urteetarako akordiorik, ekarpenari buruzko desadostasunak baitaude Espainiako Estatuaren eta Nafarroaren artean. Horri gehitu, gainera, Espainian ez dela gobernurik egon, ezegonkortasun politikoarengatik.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak esan du akordioa "gehiegi" atzeratzen ari dela.