argia.eus
INPRIMATU
“Espainiako Konstituzioaren gezurrak” zenbatzen dituen erakusketa aurkeztu du Udalbiltzak
  • Euskal Herriko udaletxe askotan abenduaren 6a lan eta aldarrikapen eguna izango dela adierazi dute Luis Intxauspe Udalbiltzako presidenteak eta Patricia Perales Iruñeko Udaleko zinegotziak.

Iñigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 05
Iruñeako Udalbiltzak antolaturiko erakusketa. Argazkia: @Udalbiltza

Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrena dela eta, Konstituzioaren testuan dauden “gezurrak” salatu eta estaturik gabeko nazioengan duen eragina azaltzen duen erakusketa aurkeztu du Udalbiltzak.

Ahotsa.info-n irakur daitekeenez, “ezer ospatzeko” ez dagoela eta Euskal Herria, Katalunia eta tankerako herriek konstituzio “propio” baten beharra dutela, defendatu dute Intxauspek eta Peralesek.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak erakusketa herrian aurkeztearen garrantzia azpimarratu du, XVI. mendetik lurraldetasun-gatazka “gogorren” pairatu den tokia dela argudiatuz. Bide batez, Espainiar Konstituzioak herrien eskubideak “ez dituela onartzen” eta autonomia erkidegoen aurkako gero eta “eraso gehiago” daudela gaitzetsi du alkateak. Erakusketa eta bere zentzuaz bideo bat ere kaleratu du Ahotsak.info-k.