argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Estatuko nuklear guztiak ixteko eskatuko dute Madrilen
  • Manifestazioa egingo dute Espainiako Estatuko zentral nuklear guztiak ixteko eskatuz ekainaren 10ean, Madrilen. 123 talde antinuklear eta ekologistak zentral nuklearren lizentziak ez berritzeko eskatuko dute.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 09a
(Argazkia: ecologistasenaccion.org).

Lizentziak berritzeko denbora gehiago izango dute zentral nuklearrek pasa den asteartean indarrean sartu den araudiaren arabera. Horren aurrean manifestazioa abiatuko da Madrilen 18:00etan. Kataluniatik, Extremaduratik, Salamancatik eta Valentziatik gerturatuko dira autobusak, eta Euskal Herritik ere joateko deialdia egin du Garoñaren Kontrako Foroak. Bilbotik abiatuko da autobusa eta Gasteizen ere igotzeko aukera izango da.