argia.eus
INPRIMATU
Espainiako soldaduen martxa Arantzazuko santutegian Irakera joan aurretik
  • Arantzazuko apaizak Espainiako 150 soldadutik gora jaso ditu Irakeko misio batera joan aurretik.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 06a
Soldaduak Arantzazuko apaizarekin.

150 soldadutik gora Arantzazuko santutegian izan dira ostiral goizean. Irakera misio batera doazen soldaduak dira, eta Arantzazuko Ama Birjinari “lore eskaintza” egin diote misioan zorte ona eskatzeko.

Santutegira sartu aurretik martxa militarra egin dute elizaren aparkalekuan, eta martxaren bideoak sareetan zabaldu dituzte herritarerk #FanHemendik traolarekin.