Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.
Espainiako Kongresuak erabaki du 2022ko Kirol Legea aldatzea, eta kirolariek aukera izango dute erabakitzeko Espainiako Selekzioko deialdietara joan nahi duten edo ez. ERC alderdiak egin zuen lege proposamena, eta Kongresuak astearteko osoko bilkuran onartu du, aldeko 177 botorekin eta aurkako 169rekin.
“Kirolarien borondatearen autonomiarako eskubidea bermatzeko” proposatu du legea ERCk. Orain arte, jokalarien betebeharra zen deialdietara joatea, eta ez egitekotan federazioek ahalmena zuten 30.000 eurorainoko isuna jartzeko eta lizentzia eteteko.