argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen dimisioa eskatu dute Arabako 16 udalerrik
  • “Gardentasun ezagatik” eta Garoña zentral nuklearra irekitzeko aukeren inguruan daukan “alderdikeriagatik” eskatu dute Fernando Marti Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen dimisioa.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2017ko urtarrilaren 31

Arabako EH Bilduren iritziz, Fernando Martiren karguan herritarren segurtasuna izan beharko litzateke lehentasun eta ildo nagusia, “eta ez beste batzuek izan ditzaketen interes ekonomikoak”. Garoña zentral nuklearra berehala ixteko eskatu du koalizioak, “berriz irekitzeak arabarren segurtasuna arrisku larrian jarriko lukeelako”.

Aiara, Agurain, Amurrio, Aramaio, Laudio, Artziniega, Asparrena, Barrundia, Donemiliaga, Dulantzi, Okondo, Gaubea, Legutio, Lapuebla de Labarka, Urkabustaiz eta Zigoitia dira Fernando Martiren dimisioa eskatu duten herriak.