argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Polizia Nazional batek Kataluniako foto-kazetari bat jipoitu du
  • Sudurra puskatuta dauka eta hainbat kolpe ditu aurpegian Jordi Borràs El Mon egunkariko foto-kazetariak. Jordi Borràs ARGIAko kolaboratzailea da eta Kataluniako argazkiak berak ateratzen ditu.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 17a
Jordi Borras eraso jasan eta gero (Argazkia:El Mon)

Erasoa Bartzelonako Capellans kalean gertatu da. Erasotzaileak Jordi Borrás identifikatu zuen eta beregana gerturatu zen “Viva España” eta “Viva Franco” oihukatuz. Gero aurpegian golpeak jo zizkion eta sudurra puskatu zion. Berehala, lekuko ziren bizilagunak erasotzailea gerarazten saiatu ziren, baina honek plaka bat ateraz erantzun zuen Espainiako Polizia Nazionala zela. El Paisek argitaratu duenez, Espainiako Polizia Nazionalak baieztatu du erasotzailea beren kidea dela.

Erasotzailea plaka erakusten ari zen unea.

Salatu dutenez, Borràs zorabiatuta gelditu zen baina ez zuen konortea galdu. Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu dute gertatutakoa azaltzeko eta erasotzailearen bila ari dira lekukoen argazki eta bideoei esker. Gainera erasotzaileari ihes egiterakoan poltsikotik laban bat erori zitzaion.

Borràsek Kataluniako españolismoaren inguruko lanak egin izan ditu, Plus Ultra ezagunena. Bertan unionisten eta ultaeskuindarren arteko lotura egiten du argazkien bidez. Jordi Borràs ARGIAko kolaboratzailea da eta Kataluniako argazkiak berak ateratzen ditu.