argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Osasun Ministerioak kondoiak 14 urtetik 22 urtera bitarteko gazte guztientzat doan izatea nahi du
  • 2016tik sexu-transmisiozko infekzioen tasak gora egiten ari dira.

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 14a

Senatuko arlo horretako batzordean egindako hitzaldi batean, Monica Garciak berretsi du ez dagoela "prebentzioa baino osasun publikoko politika hoberik”.

Ideia, oraindik garatzeke dagoena, 14 edo 16 urtetik 22 urtera doazen gazteak barne hartzea da. Monica Garciak adierazi duenez,: “Aldi horretan, zati handi bat ikasten ari dira eta oraindik ez dute lanik edo, egiten badute, diru-sarrera txikiak dituzte." El Diariok jasu duenaren arabera, ordea, zerrenda muga horretatik haratago zabaltzea aurrekontu erabilgarriaren eta oraindik aztertzen ari diren beste gai batzuen araberakoa izango da.

2022ko Sexu Transmisiozko Infekzioen Zaintza Epidemiologikoari buruzko azken txostenaren arabera (Zaintza Epidemiologikoko Sareak egina, urtarrilaren amaieran argitaratua), erregistroak daudenetik, Espainiako Estatuak sifilis, gonorrea eta klamidiaren tasarik altuena erregistratu zuen 2022an. Garcíak adierazi du datua kezkagarria dela, baina, transmisioaz gain, beste faktore batzuek ere eragin dezakete, hala nola infekzio horiek gehiago kontrolatzeak, diagnostiko gehiago ekar baititzake.

Ministroak gogorarazi du Europan “ohartarazten” ari diren egoera dela. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC, ingelesezko siglak) kasuen gorakadari heltzeko deia egin du. "Premiazko arreta eta hitzartutako ahaleginak eskatzen ditu", adierazi du El Diarion Andrea Ammon zuzendariak, eta "probak, tratamendua eta prebentzioa epe luzerako edozein estrategiaren erdigune" gisa kokatu zituen. "Lehentasuna eman behar diogu sexu-osasunari buruzko hezkuntzari, proba eta tratamenduetarako sarbidea zabaldu behar dugu eta STIei lotutako estigmari aurre egin behar diogu", adierazi zuen.