argia.eus
INPRIMATU
Espainiako militarrek Sakana eta Ergoienan barrena desfilatu dute, maskararik gabe
  • Sakanan eta Ergoienan Espainiako militar talde bat ikusi dute maniobrak egiten. Arrisku bereziko biztanleria duten herrietan sartu dira militarrak, maskararik gabe.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 02a
Militarrak desfilatzen. Argazkia: Ahota.info

Espainiako militarrak maniobrak egiten jardun dira maskara jantzi gabe, Ahotsak argitaratu duenez. Horixe da Nafarroako Ergoiena haraneko bizilagun batek hartutako irudia. Azken asteetan, militarren presentzia etengabea izan da eskualdean, eta Hego Euskal Herrian uneoro herritar guztientzat nahitaezkoak diren maskarak jantzi gabe ibili dira.

Hori gutxi balitz, kontuan izan behar da Ergoienako herrietan populazioa arrisku berezikoa dela, adina dela eta. Militarrak mendian paseatzen eta eskalatzen ibiltzen dira, eta azken asteetan maskararik gabe ikusi dituzte.

Asteartean, bizilagun batek kargu hartu die maskararik ez janzteagatik eta soldaduen erantzun iheskorrak jaso ditu. Militarren buruetako batek erantzun dio, nahiz eta arrazoi izan, kexatu nahi izanez gero komunikabideetara jotzeko. Auzokideak errespetua eta maskara janzteko eskatu die herri batean sartzean.