Donostiako leku ugaritan dozenaka kartel agertu dira asteazken goizean, ustez Espainiako Barne Ministerioak eta Espainiako Infanteriak apirilerako antolatutako lasterketa baten berri emanez. Whatsapp bidez zabaldu dira zeuden kartelen argazkiak, sare sozial publikoetara salto egin aurretik. Beste askoren artean, lasterketaren babesle gisa agertzen den Donostiako Udalak eguerdian gezurtatu egin du berria. Ez du inork bere gain hartu ekintza.
Bi gizonen atzean emakume bat ikus daiteke kartelean eta gaztelania hutsezko "Donostia Running por la convivencia" lelopean iragarri dute. Lasterketa Loiolako koarteletik atera, hiriaren erdigunea gurutzatu eta Udaletxearen aurrean amaitzen zen.
Haserrea eragin du herritar askoren artean, eta martxoan Espainiako Armadak hirian antolatu duen historia militarrari buruzko zikloarekin lotu duten bezala, beste batzuek militarrak Donostiako kaleetan entrenatzen ibiltzen direla salatzeko baliatu dute eta beste batzuek hiriko alkate Eneko Goia orain gutxi Loiolako koartelera joan izanarekin lotu dute.
Donostia Kirolak sare sozialetan deialdia faltsua zela jakinarazi du.
Zenbait tokitan azaldu diren "Donostia Running por la convivencia" lasterketari buruzko kartelak fake bat dela adierazi behar dugu
— Donostia Kirola (@donostia_kirola) 2017(e)ko martxoak 15
Pintaketa bat ere egin dute Intxaurrondon.
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.
Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra.
Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.