argia.eus
INPRIMATU
Espainiako militarrak eskatu ditu Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aztarnari aritzeko
  • Nafarroako presidenteorde Javier Remirezen hitzetan, ez du pandemiari aurre egiteko "beharrezko tresna bat ere" baztertuko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko irailaren 11
Espainiako militarrak, Iruñeko Alde Zaharrean, itxialdi garaian.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aztarnari militarrak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, "ezohiko" egoeretarako. Defentsa Ministerioko Zaintza Epidemiologikoko Unitateen aztarnarien laguntza izateko aukerarekin bat egiteko eskatu dio departamentuak estatuko osasun idazkaritzari, "laguntza eta errefortzu berezia behar duten ezohiko egoeretan". Javier Remirez presidenteordeak eman zuen horren berri, atzo, prentsaurreko batean.

Eskaera hori dator estatuko hainbat autonomia erkidegotan aztarnari horiek erabili ostean. Horren harira, joan den astean Foru Gobernuak gobernu zentralari informazioa eskatu zion militarren taldeak zer egoeratan jardun zezakeen ikusteko.

Remirezek asteazkenean jakinarazi zuen "ezohiko egoerak" gertatzen badira armadako arakatzaileak izateko beharrezkoak diren kontaktuak egin dituztela. "Pandemiari aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak ez ditugu baztertuko, ezta erabiltzeari utziko ere", azpimarratu zuen.