Bizkaiko Foru Aldundiak iragan urrian eskatu zuen Muruetako itsas-lehorreko eremu publikoaren muga 100 metrotik 20 metrotara laburtzea. Espainiako Kostaldeko Agintaritzak asteazken honetan berretsi du hau eta makroproiektua Urdaibain eraikitzeko bidea zabaldu du.
Urdaibain Guggenheim berri bat eraikitzeko proiektuak oztoporik zailenetako bat gainditzea lortu du asteazken honetan. Espainiako Kostaldeko Agintaritzak onartu du Urdaibaiko paduretan babes-eremua kostaldetik hogei metrora mugatzen dela, eta ez ehun metrora, orain arte ezarrita zegoen bezala. Horrek makroproiektua ontziolaren lurretan egitea ahalbidetuko du.Prozesu horretan, Ministerioak hainbat txosten bildu ditu, eta partikularren eta elkarteen alegazioak ere jaso ditu.
Lehenengo Berdintasun Plana
Bizkaiko Foru Aldundiaren gomendioari jarraiki, I. Berdintasun Plana garatzen hasi da Muruetako Udala, eta herritarren iritzia ezagutzeko galdetegi bat zabaldu du. Gemma Badiola Muruetako alkateordearen esanetan, “herritar guztiei zuzendutako galdetegia da, bakoitzak bere iritzia eman dezan”.
Protestak
Milaka lagun elkartu ziren pasa den urriaren 28an Urdaibaiko erreserbako Guggenheim proiektuaren aurka egindako manifestazio zaratatsuan. Herritarrak eta eragile sozialak kezkatuta daude Busturialdeko “beharrei erantzuten ez dien” museoak sor ditzakeen “inpaktu izugarrien” aurrean.