argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Kontu Auzitegiak 5 milioi eurotik gora eskatu dizkie Kataluniako goi-kargu ohiei
  • Espainiako Kontu Auzitegiak 5.422.879,48 euroko kalte-ordaina eskatu die 42 goi-kargudun ohiri, funtsak Kataluniako enbaxadarentzat eta Diplocat Diplomazia Publikoaren Kontseiluarentzat desbideratzea egotzita.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 29a

Espainiako Kontu Auzitegian daude gaur Kataluniako independentzia prozesuaren garaian goi-karguak izan zituzten 42 kideak.

Kaltetuen abokatuek hiru ordu dituzte 504 orriko dokumentua irakurtzeko eta ondoren, 10 minutu "in voce" alegatzeko. Behin jakinarazpena jaso ondoren, 42 goi-kargudun ohi hauek 15 eguneko epea izango dute dirua ordaintzeko.

5.422.879,48 euroko zigor ekonomiko hau gehitu nahi dio Kontu Auzitegiak lehendik ezarritako 4,1 milioi euroko zigorrari: izan ere, 2017ko urriaren 1eko legez kanpoko erreferendumak 4,1 milioi euroko kostua izan zuela kalkulatu zuen Kontu Auzitegiak.