Espainiako Konstituzioaren aurkako aldarria kalean eta lantokietan

  • Hainbat moduz egin zaio aurre Hego Euskal Herrian Espainiako Konstituzioaren urteurrena ospatzeko egutegi ofizialak abenduaren 6an ezarrita duen jaiegunari. Mobilizazio jendetsuena Durangon egin da, Independentistak sareak deituta.


2016ko abenduaren 06an - 16:54
Durangoko manifestazioa (Arg.: Independentistak)

Manifestazioaren osteko ekitaldian, Konstituzioaren omenezko jaieguna inposizio iraingarria dela esan du Maite Aristegik, eta Euskal Herriak bere biziraupena ziurtatzeko biderik egokiena “Euskal Errepublika aldarrikatzea” dela gaineratu du.

Espainiako Konstituzioak Euskal Herriari burujabetzarako ateak ixten dizkiola gogorarazi du Aristegik, eta gehitu du haren ADNa eta frankismoarena ADN bera dela. “Demokraziarik eta justizia sozialik gabeko ADNa”.

Bilbon ere izan da manifestazioa, Ernaik eta Ikasle Abertzaleek “78ko erregimenari aurre egiteko” deituta. Horrez gain, Euskal Eskola Nazionala aldarrikatu dute. Bestalde, hainbat lekutan herri eskolak egin dituzte goizez.

Mobilizazioez gain, askok lantokitik adierazi dute ez zutela gaur jai egiteko asmorik. Horien artean ARGIAk. Aspaldi erabaki genuen egutegi ofizialari muzin egin eta gure balioekin bat egiten duen lan egutegia sortzeko urratsak ematen hastea. Hala, normaltasunez lan egiten dugu uztailaren 14an, urriaren 12an eta abenduaren 6an, eta jai hartu, berriz, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an.     


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Konstituzioa
2024-11-12 | Julene Flamarique
Jarkik manifestazioa egingo du abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren kontra

“Etsaien nagusitasunaren eguna” Euskal Herriko langileriarentzat “borroka eguna" izatea eskatu du Jarkik. Borrokatzera eta kalera ateratzera animatu dituzte herritarrak, “burgesiaren interes eta jabetza erregimenaren” aurrean.


“Minusbaliatu” hitza Espainiako Konstituziotik ezabatzea onartu dute

Testua, Voxek izan ezik gainontzeko alderdi guztiek bermatua, Senatutik igaro beharko da orain indarrean sartu aurretik.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


2021-12-24 | Leire Artola Arin
Absolbitu egin dute David Suarez umoregilea: ez da gorroto delitua, “gustu txarreko txistea” baizik

Down sindromea duten emakumeei buruz idatzitako txio batengatik kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Auziak piztu egin du umorearen, gorroto delituaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugaren inguruko eztabaida zaharra.


Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren arabera, presoek eskubidea dute kazetariei elkarrizketak emateko

2016an eldiario.es komunikabide espainiarrak preso bati egindako elkarrizketa baten ondorioz, preso hori hilabetez zigortu zuten. Presoak errekurritu egin zuen, eta Espainiako Auzitegi Gorenera heldu denean, honek arrazoia eman dio, Naiz.eus-en irakurri daitekeen moduan.


Idiozia

Atzerapen mental sakona adierazten du idioziak, gaixotasun mentala, alegia. Idiotak ez du gaitasun psikiko edo intelektualik. Gaiztoek badute, ostera, gaitasun psikiko eta mentala. Eta espainiarrek ere bai, salbu eta monarkiaren buru den errege bobolioak. Zitalkeria pertsonen... [+]


2019-03-15 | Karmelo Landa
Zer aldatu da, zer alda daiteke?

Sendo itxura ematen duten egitura politikoak ere ez dira betiko izaten. Europar Batasuna kilin-kolon dabil. Espainiako Estatua, berriz, zalantza-balantzan. Zer aldatu da, bada? Euskarriak.

Estatu espainiarrari begira, 78ko Erregimena deituak bi operazio nagusi burutu zituen... [+]


2019-02-13 | Mikel Asurmendi
Trantsizioak eta ziklo politikoak

Politikak berezko hizkuntza garatu du Aro Garaikidean; Frantziako Iraultzaren ondoren nagusitzen joan zen sistema demokratikoan. Esaterako, “trantsizioa” hitza usu erabili ohi da. “Ziklo politikoaren aldaketa” trantsizioarekin erlazionatutako kontzeptu... [+]


2018-12-06 | ARGIA
Euskal Errepublika aldarrikatu dute Bilbon

“Euskal Errepublika” lelopean, jendetza batu da Bilbon EH Bilduk deituriko manifestaziora. Espainiako Konstituzioak 40 urte egin dituen honetan, argi dute ekitaldiaren bultzatzaileek: Euskal Herri aske, demokratiko eta justua aldarrikatzeko momentua da.


2017-12-06 | ARGIA
“Abertzaletasunetik haragoko” independentismoaren aldarria Durangon, Espainiako Konstituzio egunean

“Euskal estatu demokratiko eta sozialaren alde bildu gara hemen” adierazi du Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kideak, azken urteotako joerari eutsiz abenduaren 6an Durangon egindako manifestazioaren hastapenean. "Espainiar Konstituzioa Herrien... [+]


2017-12-06 | ARGIA
Abenduaren 6a, lan eguna Euskal Herrian askorentzat

Konstituzioaren eguna ospatzen dute Espainiako Estatuan abenduaren 6an. Hego Euskal Herrian ofizialki jai eguna bada ere, geroz eta enpresa zein pertsona gehiagok lan egiten dute gaurko egunez, baita ARGIAk ere.


Eguneraketa berriak daude