Espainiako Estatuaren lehen Klima Aldaketaren legea maiatzaren 13an onartu dute. Alderdi gehienen babesa izan du legeak, PP eta Más País abstenitu egin dira eta Voxek kontra bozkatu du.
Espainiako Kongresuaren Osoko Bilkurak onartu du ostegunean Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko lehen Legea. talde guztien aldeko botoarekin, Vox izan ezik, aurkako botoa eman baitu, eta PP eta Más País abstenitu egin dira. EH Bildu-k eta EAJ-k aldeko botoa eman dute.
Gas kutsakorren isuriak murriztea, 2040. urterako auto kutsakorrik ez saltzea eta 2050erako ikatzik ez erabiltzea aurreikusten ditu legeak. Frackinga ere debekatuko du arauak. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizilaen argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean legea.
Halaber, azken energia-kontsumoan jatorri berriztagarriko energiak gutxienez %42ra iristeko erronka ezartzen du, eta energia berriztagarrietatik sortutako energiaren %74 gutxienez sortuko duen sistema elektrikoa lortzea, besteak beste. Gasen emisioak murrizteko neurriak jasotzen ditu eta hala, 2030erako %23 murriztu nahi dute berotegi efektua eragiten duten gasak eta 2050erako "egonkortasun klimatikoa" lortzea.
"Herriak behar duen eta denbora gehiegi atzeratu den legea da. Badira kolore politikoak bereizten ez dituzten mehatxuak eta arriskuak, baina ahulenei kalte egiten dietenak: gure belaunaldiak klima-aldaketari aurre egiteko betebehar handia du. Ez dugu hazkunde ez-iraunkorreko eredu bat utzi nahi, kolapsoari lotua", esan du Espainiako Gobernuko laugarren lehendakariorde eta Trantsizio Ekologikoko ministro Teresa Riberak.