Espainiako Justizia Ministro Rafael Catalák esan du La Manadako bost bortxatzaileei ezarritako bederatzi urteko espetxealdia zigor “altua” dela. Bere iritziz, “Espainiako Gobernuak biktima guztiekin duen konpromisoa” berretsi du epaiak.
Catalák esan du epaiak onartzen duela delitu bat egon dela, baina ez du indarkeriarik atzeman: “Biktima bat dago, eta biolentziarik egon den ala ez, larderiarik izan den ala ez, izaera juridikoko gauzak dira”. Behin baino gehiagotan esan du zigorra “oso altua” dela, eta epaitegiak “ordu asko eman duela” kasua lantzen, horregatik “ziurtzat jo behar da jaso ahal izan duen informazioaren araberako lana egin duela”.
Ministro espainiarrak esan du aurrerago eztabaidatuko dela ea “komenigarria den Zigor Kodearen errebisio edo erreforma” egitea.