argia.eus
INPRIMATU
“Indar okupatzaileak” joan daitezela eskatuko dute larunbatean hamabost herritan
  • Alde Hemendik herri mugimendua aurkeztu dute hainbat herritarrek Altsasun. Larunbat honetan izango da lehenengo ekimena eta “indar okupatzaileak” Euskal Herritik joan daitezela eskatuko dute.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 11
Errepresio mugimendu guztiak bertan behera uzteko eskatu du Alde Hemendi herri mugimenduak (Argazkia: argazkiak.org)

Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iruñea, Oñati, Ordizia eta Zarautzen egingo dira manifestazioak.

Euskal Herriko polizia eta militar kopuruak Europar Batasunak proposatutako ratioak hirukoizten dituela salatu dute antolatzaileek; 23.800 daude guztira, mila biztanleko sei.

Berriak argitaratu duenez, azken hiru urteetan %7 egin du gora Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteen kopuruak Hego Euskal Herrian.

Alde hemendik! dinamikaren hastapenak (Topatu.infO:

Beste bideo hau zabaldu dute Alde Hemendik ekimenaren antolatzaileek: