argia.eus
INPRIMATU
Espainiako hauteskundeetarakoko “aldaketaren hautagaitza” osatzeko Barkosen proposamena airean da
  • Nafarroako Gobernuko lehendakariak ostiralean bertan proposatu zuen aldaketa sostengatzen duten lau alderdiak elkarrekin joatean apirilaren 28ko Espainiako hauteskunde orokorretara. EH Bilduk begi onez ikusi zuen aukera eta Ahal Duguk eta Ezkerrak atzera bota zuten proposamena.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 18a
Barkos eta Araiz Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: EITB)

Edozein kasutan, asteburuan Arnaldo Otegik proposatu du Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaitza bateratua –ERC, EH Bildu, BNG eta beste herrialde batzuetako alderdiek osatutakoa– aukera ona litzatekeela Espainiako hauteskunde nagusietara ere aurkezteko. Europako hauteskundeak ere udal hauteskundeekin batera egingo dira, maiatzaren 26an. Euskal Herrian, era berean, hiru diputazioetako hauteskundeak ere egingo dira eta Nafarroako Legebiltzarra ere hautatuko da.

Joan den ostiralean EH Bilduko Adolfo Araizek begi onez ikusi zuen Uxue Barkosen proposamena, gogoraraziz 2016an egin ziren aurreko Espainiako hauteskunde orokorretan EH Bilduk hori beran nahi izan zuela eta Geroa Baik ez zuela nahi izan. Orain proposamenak airean dira eta ikusgai da zer gertatuko den.