Datorren azaroan egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretarako Euskal Herriko hautagaitza bateratua proposatu dute zenbait lagunek, Bilbon egindako agerraldian. Nagusiki arlo akademikoko jendeak sustatu du ekimena.
Aldaketa soziala, erabakitzeko eskubidea eta pluraltasuna dira hautagaitzaren oinarri nagusiak, indarkeria guztien gaitzespenaz gain, sarean jada zintzilikatu duten manifestuan diotenez.
Euskal Herria pairatzen ari den krisiak izaera bikoitza duela esan dute: alde batetik egiturazko krisia, “planetaren mugak gainditzen ari delako”, eta bestetik, zaintzen krisia, egun geroz eta zailagoa baita “eguneroko beharrei erantzutea”.
“Prozesu eraldatzaile berriak” sustatu behar dira zerrendaren sustatzaileen ustez, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren “erabakitze subjektua onartuz”.
Bake prozesua eta normalizazio politikoa sendotzeaz ere mintzatu dira, “segurtasunaren aitzakian” egin diren azken lege aldaketak oinarrizko eskubideak “sakrifikatu” baitituzte beraien ustez.
Hautagaitzaren sinatzaileak 27 pertsona dira, tartean honakoak: Ramon Zallo, Pedro Ibarra, Alfonso Dubois eta Mari Luz Esteban irakasleak, Begoña Zabala abokatua, Jose Ramon Mariño ekonomialaria eta Irantzu Varela eta Mariano Ferrer kazetariak.
Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.
Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.
Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.
Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.
100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.
Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.
“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.
PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]
Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]
Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]
Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]
Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]
MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]
PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.