Sindikatu abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean kupoa negoziatzen duela eta, kasu honetan, EAJk “xantaia politikoa” onartu duela.
Ostegunean onartuko diren Espainiako aurrekontuek gastu sozialaren murrizketa eta zor publikoaren ordainketa lehentasun gisa dituztela adierazi du LABek, eta EAJk “irentsi” egin dituela. Eskubideak, enplegu finkoa, soldata duinak eta gizarte politikak babestuko dituen aurrekontuak aldarrikatu ditu.
Kupoari dagokionez, salatu dute Madrilgo Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean, estrategia moduan erabiltzen duela, eta oraingoan gauza bera egin duela. EAJk presio horien aurrean “makurtu” dela eta aurrekontuak babesteko erabakia “denbora errekorrean” hartu duela esan dute.