argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Sareren mobilizazioaren zati bat debekatu izana salatu dute
  • Sarek salatu duenez Atarrabiatik eta Etxebakoitzetik irten behar ziren adarrak debekatuak izan dira, eta horrez gain, mobilizazioaren hasiera lekua ere aldatu behar izan dute.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko ekainaren 16a

Maiatzaren 3an egin zuen deialdia Sarek ekainaren 18an Iruñean egingo den manifestaziorako. Mobilizazioan lau adar Antoniutti parkean elkartzekoak ziren, eta bertatik irten behar zen manifestazioa. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ordea, ekimena baino bi egun lehenago jakinarazi dio taldeari bi adar debekatu dizkiola. Hasieran manifestazioa beste leku batetik hasi beharko zutela esan zien Espainiar Gobernuak; Antoniuttin ezin zela hasi, alegia.

Mobilizazioa, mantendurik

Sarek ordea ez du mobilizazioa bertan behera utzi eta beste bi adarrei helduz hasiko dute mobilizazioa. 17:00etan irtengo dira bi adarrak, lehena Ipar bidekoa –Decathlonetik– eta bigarrena Hego bidekoa –Cordovilla poligonotik–. 18:00etan elkartuko dira Intsumisio parkean eta bertatik hasiko da manifestazioa.

Bertan parte hartzeko deialdia luzatu die Sarek herritar guztiei.