argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin ditu Martxoaren 8ko manifestazioak Madrilen
  • Martxoaren 7an eta 8an egitekoak ziren ekitaldiak debekatu ditu, COVID-19 izurritearen testuinguruaren arrazoia emanez.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 04a
Madrilgo mugimendu feministaren afitxa, mobilizatzeko beharra azpimarratzen duena

Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritza taldeak debekatu egin ditu Martxoaren 8ko manifestazioak Madrilen. Hori horrela, feministek ezingo dituzte gauzatu 7rako eta 8rako aurreikusiriko ekimenak. Ordezkariaren esanetan, "osasun publikoari lotutako arrazoiengatik" hartu dute erabaki hori, COVID-19aren testuinguruan.

Martxoaren 8a dela eta, hastapen batean, 500 pertsonako muga jarri zuen Espainiako Gobernuaren ordezkariak, kopuru hori gaindi zezaketen mobilizazioak soilik debekatuz. Azkenean, manifestaldiak bertan behera uztea galdegin dio mugimendu feministari.

Mobilizatzeko beharra azpimarratzen du bere aldetik mugimendu feministak, noski, beti ere orain arte bezala, arduraz eta elkar-zaintzaren bidetik jokatuz: