Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesús Lozak "Langraiz 2" posible bati buruzko adierazpenak egin ditu Ser irrati katean. Ondoren, adierazpen horiek “bere iritzia” direla esan du ñabardura gisa, eta ez dela “Langraiz 2” biderik izango.
Lehenbiziko adierazpenen ondoren egindako zehazpenetan, Zaballako (Araba) espetxera euskal presoen hurbiltze progresibo bat eman litekeela aditzera eman du. Hala ere, aukera hori “benetako autokritika” bat egiten duten ETAko kideei emango liekete.
Espainiako Gobernuak “birgizarteratze politikaren barruan kokatu” izan ditu neurri hauek. Azaroaren 10ean errepikatuko diren Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen ostean aplikatu litezkeela ere aditzera eman du.
Zenbaiten ustez, hauteskunde-giro hori izan da hain zuzen Loza presoen inguruko adierazpen hauek egitera eraman duena.