EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.
Erabakia “arduragatik” hartu dutela arrazoitu dute: "Euskadiko herritarren interesak EAJren interesen gainetik jarrita, eta konbentzituta erabaki hori dela modu eraginkorrenean eragingo duena Katalunian 155. artikulua indargabetzea".
EAJk hilabeteak daramatza errepikatzen 155. artikulua indarrean den bitartean ez dituela Espainiako aurrekontuak onartuko, baina PPren Gobernuak 155a mantenduko zuela jakin zenetik, zalantzak izan dira.
"Erantzukizun printzipioa"
Azken egunotan egoera aldatu dela dio EAJk: "Kataluniako Generalitatak President legitimoa dauka honezkero, Parlamentaren gehiengo osoak aukeratua, eta 155. artikulua indargabe geratzea oso hurbil dago". Panorama horren aurrean, "erantzukizun printzipioa" aldarrikatu dute jeltzaleek, eta bost argudio nagusitan justifikatu dute: