argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak zigor espedientea ireki die EAko hainbat militanteri ETBren hedagailua jartzeagatik
  • Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Carmen Alba Ordunak, zigor espedientea zabaldu die EAko militante batzuei ETB ikusi ahal izateko Iruñerrian hedagailua baimenik gabe paratu zutelako.

2012ko otsailaren 10
Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak ireki du zigor espedientea.

Nafarroan Lurreko Telebista Digitalaren bidez ez dago ETB ikusterik, analogikoan baino ezin da ikusi eta ekainaren 30etik aurrera seinale analogikoa itzaldu egingo da. Oraingoz, baimenik gabe EAko militanteek paratutako hedagailuari esker Iruñerrian digitalean ikus daiteke. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak diru inbersio handiak argudiatu izan dituzte hedagailuak ez jartzeko. EAk berriz, adierazi du arazo ekonomikoa ez, borondate falta dela kontua. Ezarri dioten espedienteari buruzko iritzia gaur emango du EA alderdi politikoak.

- Irakurri EAko militanteek hedagailua paratu zuteneko albistea eta Nafarroako Gobernuak emandako erantzuna.