argia.eus
INPRIMATU
Espainiak uste baino ekarpen ekonomiko txikiagoa egingo du Donostia 2016n
  • Donostia 2016ren aurrekontuan jaitsiera berria iragarri zuen joan den ostiralean Pablo Berastegui egitasmoaren zuzendariak.

ARGIA @argia 2015eko martxoaren 09a
Joan den ostiralean aurkeztu zutten programaren aurrerapena Lugaritz kultur etxean (argazkia: Noticias de Gipuzkoa).

Hiriburu Kulturalaren programa aurreratzeko jendaurrean egiten ari diren aurkezpenen lehenbiziko zitan iragarri duenez, 48 milioi euroko aurrekontuarekin ari dira lanean egun –proiektua martxan jarri zenean 89 milioi aurreikusten ziren eta iazko irailean 63,6–.

Espainiako Gobernuaren Kultura ministerioaren jarrerak ekarri du kopuru berria, izan ere, hasieran erakunde horren 12 milioiko ekarpena kalkulatu zen, baieztatu gabe zegoen arren.

Eta momentuz, lau milioitan geratuko da Rajoyren gobernuak Donostian jarriko duena, Alberto Moyano kazetariak El Diario Vascon jaso duenez.

Horren ondorioz, Berasteguiren arabera, Donostia 2016k Europako gainontzeko Kultur Hiriburuek baino aurrekontu apalxeagoa izango du.