argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak onartu du ideia politikoengatik kaleratu zutela Patxi Zamora
  • EAJren idatzizko galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak lehen aldiz onartu du Patxi Zamorak bere lana galdu zuela ezker abertzalearekin lotura izateagatik: behar zuen baimena kendu zioten 2007ko hauteskundeetan EAE-ANVren zerrendetan agertzeagatik.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko martxoaren 26a

Iñigo Barandiaranek egindako galderari erantzunez, Espainiako Gobernuak esan du, abiazio zibilaren segurtasunerako balizko mehatxuen azterketak adierazi zuela, Zamora 2007ko maiatzeko hauteskundeetan EAE-ANVren zerrendan izan zela. Jeltzaleek "eskandalu onartezina" dela esan dute.

Iberian hegaldi laguntzaile gisa lan egiten zuen Patxi Zamora kazetariak eta Kontuz! Eko bozeramaileak. Urtarrilean Didier Reynders Europako Justizia komisarioak mugak jarri zizkion jokabide subertsiboen edo antisistemen inguruko Guardia Zibilaren artxiboari. Artxibo hori baliatu zuen Iberiak 2018an Kontuz plataformako Patxi Zamora lanetik kaleratzeko.

2019ko abenduan Patxi Zamora Kontuzeko bozeramailearen kaleratzea ekarri zuen txostena sinatu zuen Guardia Zibilaren komandanteak, epailearen aurrean aitortu zuen ez zuela bere erabakia arrazoitu. Hegaldi laguntzaile gisa lan egiteko beharrezko txartela ukatu zioten txosten horren ondorioz.

Erabakiaren aurka prozesu juridikoa abaitu du Zamorak, kaleratzea baliogabetzeko Europako adierazpena baliagarri izanen delakoan da. Guardia Zibilak "frogarik gabe" arriskugarritasun-akusazio bat egin zuen Zamoraren aurka, eta ez da kasu bakarra. Katalunian, Kanarietan eta Madrilen izan diren beste hiru lagunekin jarri da harremanetan Kontuz, eta elkarrekin Europako Herriaren defendatzailearen aurrera eramenen dute gaia.