argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak ez du onartuko alarma egoeran langileak kanporatzea
  • Alarma egoerak eragindako arrazoiek ez dute balio langileak kaleratzeko ez Hego Euskal Herrian, ez estatu osoan. Espainiako Gobernuak ostiral honetan eginiko Ministroen Kontseiluan hartutako erabaki da.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko martxoaren 27a

Koronabirusaren krisia dela eta estatu osoko enpresek ezin izango dute langilerik kaleratu. Ez dute balio argudiatu arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edota ekoizpenekoak. Espainiako Ministroen Kontseiluak  aldi baterako erregulazioak erabiltzeko eskatu du. Aldi baterako kontratuak ere luzatu beharko dira, osasun krisia amaitu arte.

Yolanda Diaz Lan ministroak adierazi duenez, “ezin da kaleratzerik egon, [dekretu horretan] mekanismo zabala ezarri dugulako enpresek aldi baterako erregulazioei heldu ahal izateko”.