argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak ez du instalazio militarrik itxiko EAEn
  • Espainiako Administrazio Publikoen Erreforma Komisioak (CORA) egindako txosten batean Rajoyren gobernuari aholkatu dio bere menpeko 15.135 instalazio saltzea. Horietatik %46, guztira 8.170 eraikin, Defentsa Ministerioaren jabetza dira. Defentsa ministerioak murrizketarik egingo ez duen autonomi erkidego bakarra izango da EAE Asturiasekin batera.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 10
Ministerioak 2014-2017 urte bitartean 109 instalazio militar jarri ditu jo mugan, horietatik 86 ixteko erabakia hartuta dago. Argazkia: abc.es

Espainiako Defentsa idazkaria den Pedro Arguellesek ekainaren 27an aurkeztu zuen arlo militarreko higiezinen arrazionalizazio plana. Plan horrek hainbat kuartel, itsas komandantzia eta eraikin militarren itxiera ekarriko du.

Ministerioak 2014-2017 urte bitartean 109 instalazio militar jarri ditu jo mugan, horietatik 86 ixteko erabakia hartuta dago.

Nafarroaren kasuan, ministerioak erresidentzia militar bat itxiko du eta oraindik zehaztu gabe dagoen kuartelen batean murrizketak egingo ditu. Bestetik, aurreratu du laster sinatuko dela San Kristobalgo gotorlekua erabilera publikora bideratzen duen hitzarmena. Nafarroako instituzioek leku hori aisi eta kirol jarduerak egiteko lekua izan dadin moldatu nahi dute.

EAEn  2017ra bitartean ez da murrizketarik egingo. 2017an Defentsak beste birmoldaketa plan bat proposatu dezake, baina bitartean, Gasteizko defentsa delegazioa, Bilbo eta Donostiako delegazioak eta itsas komandantzia guztiak mantenduko dira. Arakako (Gasteiz) base militarrak ere ez du murrizketarik pairatuko, ezta Loiola eta Mungiako kuartelek ere.