argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernuak dio pandemia kontrolaturik izan arte hauteskunderik ez dela egingo
  • Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko hauteskundeak uztailean egin nahi dituela iragarri eta ordu gutxira, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak esan du "epidemiaren bilakaerak" baldintzatuko duela egin ahal izango diren ala ez.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 25
IƱigo Urkulluren asmoei erantzun die ordu gutxira Illa ministroak / Moncloa.com

Ostiralean, alarma-egoeraren hirugarren luzapena onartzeko ez ohiko Ministroen Kontseilua amaitzean, EAE zein Galiziako hauteskundeak "lehenbailehen" egiteko nahia azaldu du Illak, baina gaineratu du "segurtasuna" eta "berme osoa" dagoenean egingo direla, ez lehenago. Hain justu, Alberto Nuñez Feijóo Galiziako Xuntako presidenteak adierazi du hauteskunde autonomikoak uneotan ez daudela Gobernuaren agendan: "Arduratsuak izan behar dugu, eta ez espekulatu; osasun-auzi bat da, alarma egoeraren baitakoa".

Espainiako Gobernuak aurreikusi duenez, maiatzean hasiko da apurka-apurka konfinamendu egoeratik atera eta jarduera komertziala  berrabiatzea eragingo lukeen beheranzko fasea. Baina, erabaki ahalmen handiagoa eskatzen ari diren autonomia erkidegoei, Illak gogorarazi die Gobernua dela prozesu hau guztia "zuzentzen" ari dena. Oraingoz, arintze-neurri bakarra umeekin eman daitekeen ordubeteko paseoa da.