argia.eus
INPRIMATU
Espainiako gobernuak dio ez diela “inongo baliorik” ematen A9ko partehartze datuei
  • Generalitateak 13:00etarako 1,1 milioi pertsonatik gorak botoa eman dutela iragarri ostean, Moncloako iturriek adierazi dute Espainiako gobernuak ez diola "inongo baliorik" ematen zifra honi.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 09a

Espainiako gobernuko presidente Mariano Rajoy, iturri horien arabera, Moncloako bulegoan ari da Kataluniako kontsulta jarraitzen, eta "uneoro informatuta" dago. Larunbatean Caceresen egin duen ekitaldian, Rajoyk adierazi du kontsultak ez duela inolako eraginik izango eta Generalitateko presidenteari "zentzua berreskuratzeko" eskatu dio.

Rajoyk adierazi du "edonola dei dakioke, baina ez da ez erreferenduma, ez kontsulta eta ezta antzeko ezer ere". Bera presidente den bitartean, Espainiako konstituzioa bete egingo dela, "subirautza nazionala salbu dago eta inork ezingo du Espainiaren batasuna hautsi".

Exekutibako iturriek "ariketa antidemokratiko eta inutil" gisa definitu dute prozesua, inongo eragin juridikorik ez duena eta Artur Masen jarrerak "etorkizuna asko zailtzen" duela.

Informazio gehiago:

Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.

Nola irakurri behar da partehartzea?

Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"

Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu

David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"

Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan

Kataluniako kontsulta iruditan

Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"