Bost hilabetean sei preso baino ez ditu gerturatu Euskal Herrira Pedro Sanchezen Gobernuak. Beranduenez 2020an egingo dituzten hauteskundeetan hurbilketa hauek kalte egingo dioten beldurra dute, El Diario Vascok argitaratu duenez.
Hilabetean bi preso gerturatzen hasi ziren irailean, espetxeratuek eta Sortuk zituzten itxaropenetatik oso behetik. Kopurua “etsigarria” dela adierazi dute ezker abertzaletik.
Gerturatu diren sei presoetatik inor ez dute Zaballako espetxera eraman, Asturiesera ordea bai, baina Eusko Jaurlaritzak planteatu zuen 250 kilometroko erradiotik kanpo.
Frantziako Gobernuak aldiz, Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara gerturatu ditu Frantziako Estatuan dauden presoen erdiak dagoeneko.