Pentsionisten mugimenduak urtarrilaren 15ean bete ditu bi urte. Asteleheneroko 104. elkarretaratzea egin berri dute. Publico hedabideak jaso ditu mugimenduko kide diren Andrea Uña eta Jon Fanoren adierazpenak. "Gobernu berriari ez diogu txeke zuririk emango" azpimarratu dute eta salatu dute gobernu akordioan jaso ere ez dela egiten pensionisten mugimenduak duin bizitzeko eskatzen duen 1.080 euroko gutxienekoa.
Jon Fanok adierazpen hauek egin ditu Publico hedabidean: "Batetik Gobernuari eskatzen diogu egin dituen promesak betetzea, baina baita ere eskatzen diogu kontziente izan dadila horrela ez dituela konpontzen pentsionisten presazko eskaerak. Asteleheneroko borrokan jarraituko dugu eta urtarrilaren 30ean greba egingo dugu. Bestela esanda, ez dugu su-etenik emango eta ez gara zozo-zozo zain egongo".