Bilboko futbol zelaia Espainiako selekzioak etxeko talde gisa jokatzen duen aldiro erabiliko dute. Ez da egoitza bakarra izango, izan ere 2020ko txapelketako partidak Europa osoko zelaietan jokatuko dira.
Astelehenean baieztatu dute Espainiako gizonezkoen futbol taldeak Bilboko San Mames zelaian jokatuko dituela datorren Eurokopako multzoen faseko hiru partidak. Irabazi egin zuten astelehenean jokatutako sailkapen partidan, eta garaipen horrekin sailkapen faseko buru izatea eta multzoen faseko hiru partidak etxeko talde gisa jokatzea lortu du. Ekainetik uztailera bitartean jokatuko ditu Euskal Herrian hiru partidak.
Hori hala izango da, Europako futbol erakundeak (UEFA) ez badu ezusteko aldaketarik egiten. Hilabete asko dira Bilboko eta Euskal Herriko hainbat sektoretatik aukera hori gaitzetsi dutenetik, eta “erreakzioa” eskatu duten ahotsak gero eta gehiago dira, batez ere sare sozialetan:
Euskal Herriko selekzioaren aldeko olatua altxa dezagun. 2020 ekainerako zerbait masiboa eta eraginkorra asmatu beharra dago.
España jugará en San Mamés tres partidos de la Eurocopa https://t.co/Rbs94OSla2 @elcorreo_com bidez
— Mikel (@mikel_irastorza) November 19, 2019
Lo que molaría la hostia sería que si Irlanda jugara contra España en San Mamés fuéramos todos con la verde de nuestra selección, la de Euskadi.
— Diséxlico (@JoIdencolfil) November 19, 2019
Gizonezkoen Euskal Selekzioko entrenatzaile Javier Clementek berriz, “ondo” ikusten du Espainiako selekzioak Katedralean jokatzea, eta eskatu du selekzio horri “babesa erakutsi eta animatzeko”, TeleBilbao-n egin dioten elkarrizketan.